Contacta con Nosotros

Aviso
EUSKARA ETA ITURGITXI
Ultima actualización: 26/5/2008 09:27:04 por Frank Kappa
KOLDO ITURBEREN MEZUA – EUSKARA ZINEGOTZIA
Abenduaren 3an, Villamonte kultura-gelan hitzarmenak sinatu zirenetik urte erdi igaro da.

Ordutik aurrera egitasmoan parte hartzen duten kirol elkarte askok euskararen erabilera bultzatzeko neurri zehatzak hartu dituzte.

Hori guztia euskararen elkartearen eta zuen arteko etengabeko harremanari esker izan da.

Oraingo honetan, GEHItu Kirolera! atalean parte hartzen duten elkarte guztiak bildu nahi genituzke, ondorengo gai hauek lantzeko asmoaz:

-2007-2008ko balorazioa
-Kirol gida euskaraz
-2008-2009rako eginbeharrak

Horrexegatik, gutun honen bitartez GEHItu Kirolera! ataleko lan mahaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aipatutakoa Villamonte kultura-gelan izango da maiatzaren 22an, 20:00etan.

Zuen bertaratzearen berri ematen badiguzue eskertuko dizuegu.

Zuen arreta eskertuz, agur bero bat.

Koldo Iturbe
Euskara zinegotzia
Volver a la portada - Libro de estilo - Estadísticas